Bide berriak urratzera goaz errekan gora

Appalachian Terror Unit, RAS eta Ernia Gaztetxean

Udan ere zarata ikus/entzuteko aukera zarauzko gaztetxean, uztailaren 13an, 21:00etatik aurrera.

Appalachain Terror Unit estatubatuarrak izango ditugu zuzenean, Europa zaharretik biran. Doinu crustpunk ilunak lantzen dituzte, ikutu metalero batekin… Nausea edo Sacrifice taldeen antzera. 

Zarautz bertatik Ernia ere bertan izango dira, beraien azken lana etxean aurkezteko gogoz. Eta kartela borobiltzeko aski ezagunak diren RAS edukiko ditugu. Grindcore koordenadetan mugitzen dira, egurra!!!! 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Artxiboak