Bide berriak urratzera goaz errekan gora

Urteurreneko bertso sorta bikaina

Putzuzuloren urtemugarako egin diren bertoak jarraian dituzue irakurgai eta entzungai, Arraio Irratiaren bidez:

PUTZUZULO 12 URTE

Hamabi urte luzetan
hamaika istorin printza
hamarreko jendakin
beatzi zerbezan bitsa
zortzi bide_urratu arren
berrien bila gabiltza
Putzuzulok nola ditun
katuen zazpi bizitza

Seitan afaritarako
beganoen deiadarra
Hango bost zapata pare
lau ate berrin indarra
hiru legealditan latz
joa diegu adarra
barrak bi_alde ditu baina
familia bat bakarra

Amona Manuela hil zen
izan dezagun gogoan
eskelaren argazki bat
Photomuseum ondoan
Izerdiz eraiki zena
eraitsi ziguten doan:
noiz datorren jakiten da
baina inoiz ez noiz doan

Nahiz Manuelatik hona
aldatu zaigun tokia
Ideiez eraikiz goaz
nahierako utopia.
Leku libre, liberatu
ta gazteon biltokia:
Eskonbroa da “Rosaleda”
ta hau gure Parrokia

Herritar batzun beharrak
asetzeko zinen jaio
Salsa, Bertsolai, Hitzaldi
ta zenbat artista iaio
Amets Fabrika lurrean
ta uhinetan Arraio
hau biltzeko gai denari
omenaldi bat zor zaio

Kateak egin dezake
apurkaitz den elkartea
katez lotzea_izan leike
preso batentzat kaltea
Elkartuz lor dezakegu
historia izatea
Guztiok hautsi dezagun
katez lotuta, katea

Kate-begiz kate-begi
azkenik, nahi degu esan
fabrika huts bat zenetik
amets fabrika bat eintzan
fabrika huts bat zenetik
amets fabrika bat eintzan
ta_amesten segi dezagun
eskonbrotan buka ez dezan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Artxiboak