Beertatik Beertara jardunaldiak Putzuzulon

Beertatik Beertara jardunaldiak burutuko ditugu Putzuzulon maiatzean. Euskal Herrian ekoitzitako garagardoa dastatzeko aukera egongo da. Jatorduak, musika saioak eta futbolin txapelketa antolatu ditugu ere.

ZARAUTZ

Garagardo topaketa egingo dute Putzuzulon maiatzaren 2tik 4ra

Zarauzko Hitza 2019-04-16 09:00

Euskal Herrian ekoitzitako garagardoa dastatzeko aukera egongo da Bertatik Bertara izeneko jardunaldietan. Jatorduak, musika saioak eta futbolin txapelketa antolatu dituzte.

Maiatzaren 2tik 4ra Putzuzulo gaztetxean hitzordua dute garagardozaleek. Izan ere, Bertatik Bertara jardunaldiak ospatuko dituzte; garagardo topaketa, alegia. Euskal Herrian egindako garagardoa dastatzeko aukera izango da egun horietan, baina ez hori bakarrik; egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek.

Jatorduez eta kontzertuez gain, futbolin txapelketa ere egingo da. Izena egunean bertan eman beharko da, 16:00etatik aurrera (maiatzaren 4an).

Bikoteko bost euro ordaindu beharko dira, eta bi sari emango dira: irabazleek birentzako afaria, txapela, pin-pon pala eta Putzuzale garagardo kaxa ba jasoko dituzte; eta bigarren egiten dutenek, berriz, afaria eta Putzuzale garagardo kaxa.

Maiatzak 2, osteguna

20:30ean: afari beganoa
21:30ean: DNO eta Lowsun taldeen kontzertua

Maiatzak 3, ostirala

20:00etan: bertako sukalde eta garagardo iturrien irekiera, txistulari eta bertsolariekin.
23:00etan: Moonshine Wagon taldearen kontzertua

Maiatzak 4, larunbata

12:00etan: irekiera
13:00-15:30: bazkaria
17:00etan: futbolin txapelketa handia
20:00-23:00: afaria
23:00: Bidelapurrak eta The Potes taldeen kontzertua

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*