Bertan parte hartu nahi dutenek festaren antolaketan parte hartu beharko du; besteak beste, barran txandak egiten, garbiketetan, materiala partekatzen eta abar.

Izena emango duten guztiek parte hartu dezaten, gainera, talde bakoitzak gehienez ere hiru kanta jo ahalko ditu. “denok jo behar dugu zerbait gutxi batzuk dena jo ez dezaten”, nabarmendu dute.

Bertsio Gaua antolatzeko bilera ere egingo da otsailaren 12an, 19:00etan hasita, Putzuzulon bertan. Ezinbestekoa da gutxienez taldekideetako bat agertzea.