Maiatzaren 1ean, asteazkenean hiru talderen kontzertua edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean. Antidoto talde Madrildarra biran etorriko dira Zarautzera, diska berria aurkezten gainera. Beraiekin batera Oñatiko Lokuria eta Zarautz eta Errenteria artean kokatzen den Paniko taldeak edukiko ditugu. Kontzertua 21:00tan hasiko da.
Beertatik Beertara jardunaldiak Putzuzul...
Beertatik Beertara jardunaldiak burutuko ditugu Putzuzulon maiatzean. Euskal Herrian ekoitzitako garagardoa dastatzeko aukera egongo da. Jatorduak, musika saioak eta futbolin txapelketa antolatu ditugu ere. ZARAUTZ Garagardo topaketa egingo dute Putzuzulon maiatzaren 2tik 4ra Zarauzko Hitza 2019-04-16 09:00 Euskal Herrian ekoitzitako garagardoa dastatzeko aukera egongo da Bertatik Bertara izeneko jardunaldietan. Jatorduak, musika saioak eta futbolin txapelketa antolatu […]
Ganbara Berotzen bigarren saioa apirilar...
Arraio Irratiaren 13. urteurreneko beroketa lanak aurrera doaz eta apirilaren 26an Ganbara Berotzen 2. saioa edukiko dugu Putzuzulon bertan. Gaueko 22:00etatik aurrera 6 bertsolari edukiko ditugu lehian. Julen Zulaika, Beñat Jauregi “Fede”, AsierAzpiroz, Iñigo Izagirre, Ane Zuazubiskar,eta Aitor Salegi edukiko ditugu. Sarrera berriz, 3 eurokoa izango da. Eta lasai azaldu ezin duenak, Arraio Irratiak zuzenean […]
Liher taldea Putzuzulon
Apirilaren 5ean, Liher talde Donostiarra edukiko dugu Putzuzulon. Talde donostiarra “Tenpluak erre” diska aurkeztera dator gurera, Kaleratu duten hirugarrena. Sarrera 5 eurokoa izango da eta kontzertua 22:00etan hasiko da.
Ernia eta Arrotzak taldeak Putzuzulon
Apirilaren 11ean kontzertu benetan interesgarria dugu Zarauzko Putzuzulon. Arraio Irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, bi talde izango ditugu gaueko 21:30etatik aurrera. Lehenak, etxean jokatzen duten Ernia taldea dira. Bigarrenak berriz, Europar biran ateara behar duten Arrotzak taldea izango da, LP berria aurkezten gainera.