Prentsaurrekoa

Arratsaldeon:

Gu Xakela asanblada gara. Eta asanblada hau sortu dugu herriko behar batzuei erantzuteko. Bada urtebete jada gazte mugimendua Zarauzko herrian berpiztu dela; honen adibide garbia da kalean egin izan ditugun ekintza ezberdinak( zien-forumak, txotxongiloak, kontzertuak, antzerkiak, truke azokak…).

Pintxojana

Orain arte, iharduera guzti hauek kalean egin ditugu, baina iritis da momentua non aurrera jarraitzeko espazio físico autogestionatu baten beharra sentitu dugun. Udaletxeak leku hori eskaintzeko borondaterik erakutsi ez duenez, ikusi dugun irtenbide bacará okupazioarena izan da. Gure helburua ez da inoiz, inori, leku bat lapurtzea izan:urteetan erabilerarik izan ez duen gune bat birziklatzea baizik.
PIÑA BAT GARA!!

    Honen harira, atzo goizean local bat okupatu genuen eta okupatu bezain laster egokitze lanak hasi genituen. Aldi berean jabearekin harremanetan jarri ginen. Guk hasieratik garbi adierazi genion zein izando zen lokalaren erabilera, eta akordio batera iristen saiatu ginen hainbat bide edo aukera desberdin jorratuz. Baina berak ez du inongo borondaterik erakutsi arazo hau konpontzeko.
    Behin eta berriz azaldu arren geure gain hartzen genituela ardura guztiak, eta gure asmoa local huts eta hil bati visitas ematea zela adierazi arren jaso dugun erantzun bakarra 2 salaketa( bata udaletxean eta bestea ertzainetan) izan dira.
    Hori del aeta orain desalojo arriskuan gaude. Ondorengo orduetan, edozein momentutan ager daitzeke gu< hemendik bidaltzera. Hala ere egin ahalak egingo ditugu gaztetxetik bidal ez gaitzaten. Eta noski oztopo guztien gainetik gure egitaraua gauzatzea lortuko dugu. Hau ikusirik, herritar guztien babesa eta laguntza eskatzen dugu, atxikimendua adierazi digutenena zein ez digutenena adierazi. Horregatik, bihar ARRATSALDEKO 5:30tan UDALETXE AURRETIK irtengo den manifestaldi koloretsura dei egiten dizuegu. KARTELA

Readers Comments (2)

  1. aupa gaztiak!!!
    zemouz dijua dana? hemen kanpon gaudenak gaztetxe barrun defenditzen egon nahi baina ezin. gu han barrun ez egonda ere, gaztetxia behintzat gure bihotz barrun dago. horrenbesteko lana egin ostean lortu degu merezitakua.
    orain ea jarraitzen degun jendearen babesa lortzen, udaletxeko maitetxuri presioa gehitzeko. lehen kaka egiten ariko ziran ta atzoko manifa ikusgarri ta jendetsuaren ostean KAKA BEHARREN GIARRREA!!! aupa gu la ostia. jarrai dezagun amesten edo hobe esanda ametsak egi bihurtzen.
    eskuminak barrutik defenditzen ari zareten guztiei ta bereziki bidra eskuan ta begiak portatillean iltzatuta dituen internautari… jeje.
    OZTOPO GUZTIEN GAINETIK
    AMESTEN JARRAITZEN DUGU
    AMETSAK EGI BIHURTZEN
    GURE AMETSAK BESTEEN AMETS GAIZTO…
    GORA ZARAUZKO GAZTETXIA!!!
    GORA EUSKAL GAZTERIA!!!

  2. Besarkada bat eta animo beroena Glasgowtik ere. Ideia ona dek webgunea sortzearena horrela, edonondik daukagu zarauzko gaztetxe kontuen berri. A ze martxa, a ze inbiria, eutsi goiai eta jarraitu martxa horrekin.
    PD Hurrengo karta Gaelikoz bialduko diat.
    PD2 Laster hasiko nauk hemengo posterrak bialtzen, eta paretak faltako zaizkizue guztiak jartzeko. Jajajajajajajaja

    Aio Pelaio

Leave a comment

Your email address will not be published.


*