OGG-entzako sku liburua

Erabiltzaileen eskariak kontuan harturik, “ogg” formatu libreko fitxategiak nola entzun daitezkeen adierazten saiatuko gara.

Lehendabizi esan, M$ Window$ sistema eragile jabedun bat dela eta hau zure ordenagailua martxan jartzeko behar dituzun oinarrizko programak osatzen dutela. Sistema eragile hau enpresa pribatu batek egin du eta ez du esaten nola egin duen ezta zer egiten duen ere.

GNU/Linux sistema eragile aske bat da mundu osoko jendearen borondatez egina. Gaur egun edozer gauza egin daiteke esfortzu edo jakinduria gehiegirik gabe. Guk, software librearen aldeko apustua egiten dugu, batez ere, egungo sistema kapitalistaren baloreetaik urrun, autogestio eta elkarlanean oinarritzen delako. Propietate intelektualaren iruzurra ere intentzio berdineki sortzen da: interes ekonomikoak.

Honen aurrean formatu libreak erabiltzen ditugu, adibidez “ogg”. Winamp bezalako programaren bat erabiltzen baduzu plugin HAU behar duzu. Irratia entzuteko, klik egin eskubiko botoiaz irratiaren irudian eta gero helbidea kopiatzeko esan. Ondoren ireki musika entzuteko programaren bat eta bertan “URL” edo helbidea irakitzeko esan, eta hor itsatsi lehen kopiaturiko helbidea (ez badakizu nola egin kopiatu helbide hau: http://xakela.dyndns.org:9001/example1.ogg ).Irratiaren irudia dagoenean egongo gara emititzen, oraingoz gaueko 9rak aldera.
Bitartean HEMEN entzun ditzakezue buruturiko irratsaio, elkarrizketa, hitzaldi eta abar!

Gure baloreak alor guztietan aplikatzen saiatu behar dugu, beraz erabili software librea eta formatu libreak! Laster ikastaroa Gaztetxean!

Readers Comments (10)

  1. disgalerna 2005-11-28 @ 18:57

    winampekin funzionatzen duk, windows media playerrekin ez diat lortu.
    Ea linuxen kurtsillon bat iten dan gaztetxian etorkizunean.

  2. Gaur Astearte Bidaiariak daude (20:00etan): Txopek Nuruegako fiordoetan bizikletaz egin zuten bidaia erakutsiko digu.
    Ez dakit kartel dexenterik egiterik izango dugun, beraz, bost puxtarri eskuz eginiko karteltxo batzuk jartzen dituenarentzat.

  3. Hori hori, sofware librian erabilera bultzatu beharra dao, libria izatiaz gain, oso fin ibiltzen dialako.

    Debianero bat.

  4. asteburu hau ez, hurrena ez , hurrengoan linuxi buruzko eta informatika kritikoari buruzko asteburua gaztetxean!!

  5. Aer egiya dan kurtsilo hoyek ematen diala! Ta jendia animatzia, bildurrik gabe, software libriak zuzenian eztakala linuxekin zer ikusikan!

    Ta ea honen eredu hartzeun Zarauzko udalak, aspaldi idatzi zitzaiola esaten sistema propitarioak (windows), plugin propietarioak (macromedia flash) eta formatu propitarioak (doc, pdf) erabiltzera behartzen gaitula!!

    Gaztetxetik udalera, dena soft libriaz!

  6. zuek irratiyan irudia nun do??”””””
    irratsayuakin hasi al tzeazte?””””’
    gaur gaztetxian kriston giroa dao!!!!!!!!!
    segi danak gaztetxea!!!!!!!!!!!

  7. zuek irratiyan irudia nun do??”””””
    irratsayuakin hasi al tzeazte?””””’
    gaur gaztetxian kriston giroa dao!!!!!!!!!
    segi danak gaztetxea!!!!!!!!!!!

  8. Aupa gaztiak!

    Gogoratu windows gainean ere software librea jarri daitekeela. Ez duzue sistema guztiz libre bat izango bai linux edo beste sistema eragile libre batera pasatzeko bide ez traumatikoa izan daiteke. Adibidez, irratia entzuteko, baina baita bideo, bideo streamina, dvd etb. video lan client (vlc) dezute, ia sistema eragile denentzat balio duena (windows, linux, eta makintosh barne) eta codec libre denak irakurtzen dituena (ogg barne). http://www.videolan.org/

    Kurtsilloan ikusiko gara 😉

  9. Iepa!
    Aber arazo teknikuak dazkat irratiya entzuteko orduan. Winamp dakatenez goiko plugina instalatzen saiau naiz baina inposible, juxtu instalar botoia sakau ber detenian ez dit uzten. Aber norbaitek bakin zeba izan liteken ta bestela…ez da posible hoi gabe irratiya entzutia?
    Benga ba, eskerrik asko ta segi hola!

  10. Administrator 2006-02-07 @ 15:08

    kaixo!
    komentatzen duzunagatik window$ sistema eragilea duzula iruditzen zait… arazoa erraz konpontzeko winamp-en azken bertsioa jestea aski duzu. hortarako beraien web orrira joan beharko duzu http://winamp.com/ edo bestela xmms prograna askea erabil dezakezu http://www.xmms.org

    gogoratu igandean egingo dugula irratsaioa zuzenean. bitartean grabaturiko fitxategiak entzun ditzakezu.

    on egin!

Leave a comment

Your email address will not be published.


*