Asteazkenean GAZTETXE MARTXA DATOR!. Harrera 19:00ak aldera autopista pareko errotondan (martxistak Oriotik baitatoz) bizikleta, txilipitoak eta okupazio banderekin egingo zaie, ondoren herritik bueltatxo bat emateko.
Gero, Gaztetxean bideo emanaldia eta afari mundiala egongo da gaubelarekin batera. Animatu Gaztetxean lo egitera, mereziko du eta!
*OHARRA: Arraio Irratitik zuzenean emitituko dugu Kostako ibilbidea!
Ostegunean goizeko 9ak aldera, ederki gosaldu ondoren, abiatuko da Gaztetxe Martxa Zumaia aldera. Arratsaldean ordea, Maiatzak 1a gainean dugula, LABek hitzaldia emango du Zarautzen turistifikazioak gazteongan duen eragina azaltzeko. Hitzaldia 19:30tan izango da.
Ostiralean Saharar herriarekin elkartasuna adieraziz dantzak, bertsoak eta kontzertua izango da Curasan eta El eje del mal taldeen eskutik.
Larunbatean 80. hamarkado festa mundiala izango da Gaztetxean! Mozorroturik etortzea gomendatzen da.
Eta egunero, aste guztian zehar Gaztetxea eraberritzeko lanak aurrera darraite. Animatu amets fabrika eraikitzera!
ostiralean Saharen aldeko festa: dantza, bertsoak… eta kontzertua:
curasan (donosti emohc)
el eje del mal (hc zaratatsua alicantetik)
hi tximas no das una!!!
ostiralen nik zekitela de kontzertua ziok saharautzek antolatuta, baina hori egitarauko renegauen batek konfirmaukoik
arraiorradio!!
entzun ezin dutenentzat posible al da gaur arratsaldeko hitzaldia grabatzia ta atzoko emisioa bezala zintzilikatzia??
Eutsi goiai, rediozz!!
mondrakoentzat ere entzungai dago osteguneko hitzaldia:
http://www.mundurat.net/xakela/audio/Prekarietatea2.ogg
luza eurre!