Gaztetxe Martxa igarota bada zer egin, ikusi eta entzuna Amets Fabrikan! Atzo osteguna LABen hitzaldia izan zen prekarietatea eta turistifikazioaren inguruan.
Gaur ostirala, elkartasun astearen amaiera gisa, Mollarri Dantza Taldeak, Garikoitz Mendizabal txistulariak, Miren Fernandezek eta taldeak, Alprojak, Taranbanak eta BHK Klubak parte hartuko dute jaialdian, eta ondoren, bi kontzertu ere izango dira Curasan eta El Eje Del Mal taldeekin.
Bihar larunbata Gurekin Jai festa batzordeak egun osoko bilera antolatu du, bazkaria barne, San Pelaioak gainean direla eta egitaraua prestatu eta azken asteetan Udalaren partetik izaten ari den jarrerari erantzuna prestatzeko.
Gau partean Gaztetxean 80. hamarkado festa burutuko da, etorri mozorrotuta!!
Eta astea amaitzeko, igande gauez, Arraio Irratiak emisioa egingo du gaueko 10ak aldera.
Be the first to comment