Epaiketarik ez!! Okupazioa=Eskubidea

2005eko Urriaren 30ean lortu zen gaur egun Zarauzko gaztetxea dena.
Nork esango zuen garai hartan oraindik ere bertan izango ginela?
Aurten 4 urte egingo ditu Lizundia oihal fabrika zenak bizitza berri bati ekin ziola. Hainbat eta hainbat xakela ezberdin izan dira ehundaka ekimen ezberdinetan Putzuzulon barrena, plisti – plasta. Baina xakelekin batera beste zenbait ere bertan zipriztindu dira Putzuzulon egunerokotasunean: Arrai@k kasu, edota Uztaroko azenariyo eta erremolatxak, Sorginak ere, txalapartajole batzuk,…

Baina utzi dezagun poesia alde batera. Lehen aipatu dugu 2005eko Urriaren 30ean lortu zela, baina nola? Zein baliabiderekin?
Autogestioa eta elkarlana landuz, okupazioaren bitartez lortu zen Putzuzulo, argi eta garbi. Ez zegoen beste aukerarik. Udalarekin elkarlanean? Egia esan, ez genuen ez nahirik ez beharrik denbora galtzeko eta hamaika esperientzi izan ditu zarauzko gazteriak udalarekin. “Y la esperiencia es un grado”. Udalarekin negoziazio batean sartzeko zerbait eduki beharra dago esku artean, bestela jai duzu. Eta esku artean genuena Muno jauntxoaren eraikin pribatua izan zen, Putzuzulo dena alegia. Eta noski, herriko zati handi baten babesa, ezinbestekoa azken finean.

Okupazioari atera genion etekina, gaur, bertan gaudela ikustea da.
Baina argi utzi beharra dugu okupatzea ez dela lapurtzea; baizik eta, denbora luzez hutsik dagoen espazio bati bizitza ematea eta aldi berean herriari ere ematean datzala.

Urte hauetan erakutsi den bezala. Gehiago espekulatu ezin den herri hontan zilegitasun osoa genuela ikusten genuen okupazioaren aukera hartzean. Guk, gaztetxearen beharra genuen heinean eskubidetzat hartu genuen okupazioa nahiz jakin delitoa dela inposatutako legetan. Baina lehen esan bezala, ez zegoen beste aukerarik.

Baina azken egunotan, Muno jauntxoaren salaketa bat tarteko, Maiatzaren 12an Putzuzuloko kide bat epaitua izango dela jakin dugu. Jakin dezatela, okupatu zen egunean 200 gazte inguruk hartu genuela parte eta ostean ehundaka pertsonek hartu dutela parte okupatutako eraikin hontan izan diren ekimenetan. Honenbestez, esan ez dela epaituko putzuzuloko kide bat, baizik eta Zarauzko herriko zati handi bat eta bertatik igarotako pertsona oro.

Azken finean, Putzuzulo gaztetxea izango da epaitua.
Epaitzekotan epaitu ditzatela Muno eta hau bezelako espekulatzaile nazkagarriak!!!

Etxe edota eraikin hutsak dauden bitartean OKUPAZIOA zilegia eta eskubidea da!!

Okupazioa aurrera!! Epaiketa fartsarik ez!!

DEIALDIAK:

* MAIATZAK 8: 18:30 TAN PRENTSAURREKO MASIBOA ( gaztetxean egon zareten denak azaldu mesedez!!)
ONDOREN…BIZIKLETA MARTXA ALDARRIKATZAILEA HERRITIKAN.
* MAIATZAK 12: 11:30 TAN DENOK DONOSTIRA EPAIKETARA!!!

epaiketa_handiya_web

Readers Comments (5)

  1. Isuna 0 izatea lortuko dugu!!!

  2. sekulako poteoa egian lortuko dugu!!

  3. Etzekit zer lortuko diyaun baina zaata atea ta jendia enteatzia behintzat bai. Badirudi ta gaztetxea lortzeko botatako izerdiak eta izandako ilusiyoak ahazten ari direla. Garela?

  4. gaztetxea lortzeko botatako izerdiyak eta ilusiyuak eztet uste ahaztutzen hasi dianik… maiatzan dauden ekintza pila eta horrek suposatzeun lana ikusi besteik ez dao! asanbleatan ere jende gehio elkartzen ai gea eta gauzak aurrera doaz….

    txoakeyak ahaztu eta gozatu inberdeula putzuzulon!! gozaatu!!

  5. Ederki ai zeate bai hoixe, Bolivi aldetik e entzutea zuen marrua, Okupazioa = Eskubidea!!! Espekulatzallea = Gaizkillea!!! Gauzak sortu ditugu hiru urte ta erdiz, ilusio ta ametsez aurrera egingo dugula. Gora Putzuzulo!!!!

Leave a comment

Your email address will not be published.


*