Putzuzuloko Gaztetxeko aste honetako egitaraua

Maiatzean murgildu berri gara eta ekintza ezberdinez beterik izango dugu. Aste honetan esaterako, hiru kontzertu edukiko ditugu Putzuzulon.
 
Hasteko, bihar, Maiatzaren 6an, hiru talderen kontzertua izango dugu. Lehenik, langabezian dauden eta erdi Zarauztarrak diren Dictadura taldearen kontzertua izango dugu. Beraiekin batera, Chicagotik datozen bi taldek ere joko dute. Hardcore melodikoa egiten duen Canadian Rifle eta No Slogan taldeak. Kontzertu honen informazio gehiago nahi baduzue, Zarauztar lagun batek bere blogean idatzi duen HAU irakur dezakezue.
 
Larunbatean berriz, Maiatzaren 8an,  Rockumentalen programazioaren aurkezpen festa egongo da Putzuzulon. Jakingo duzuen bezala, Maiatzean zehar bideo emanaldiak egiten dituzte Rockumentaleko lagunek. Aurtengoa 3. edizioa izango da eta festa batekin nahi dute hasi. Festa honetan, Zarauzkoak diren Mantisa taldeak joko du. Diska berria kaleratu behar dute eta Putzuzulon aurkezten ibiliko dira, etxegiroan. Hauekin batera, Getxotarrak diren Tom Boyle eta Deustokoak diren Munlet taldeek joko dute. Munletekoek ere beraien Cañon diska aurkeztuko dute Zarautzen.
 
Amaitzeko, Maiatzaren 9an, igandean, Crust kontzertu itzela edukiko dugu. Kroaziatik datozen Nulla Osta eta Esloveniako Anaeroba taldeek joko dute. Hauek Europar biran dabiltza eta azken unean kontzertu hau lotu dute Zarautzen.
kartela-dictadura2
rockumentalak
anaeroba_nullaosta_web

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*