Azaroaren 15ean, asteartean, Ungdomshuset 69 Copenhagueko etxe okupatuaren inguruko proiekzioa izango da Putzuzulo Gaztetxean.
Gaztediaren etxea izenez deituriko eraikin erraldoi hau 1987an izan zen okupatua, eta 2007 arte iraun zuen bizirik. 1897an eraiki zenetik “herriko etxea”, aktibisten babesleku eta eta nazioarteko hainbat ekitaldien topaleku izan zen urtetan zehar. Azkenengoz, 1987an okupatua izan zen, 2007an bortizkeriaz hustu zuten arte. Estatuaren instituzioekiko lkehia gogor baten ostean, husteak errepresio latza ere ekarri zuen: 437 pertsona atxiloturik eta 15 espetxera zigortuak…..
Honen ostean eta gaueko 21:30etatik aurrera, ZarataZarautz irratsaioko kideek Danimarkako talde zaratatsuei errepasoa egingo diote ordu eta erdiz.
Be the first to comment