Urteurreneko azken ekintzak prest ditugu

Gaztetxearen 7. urtemugako azken astean sartu gara eta iada prest ditugu falta zaizkigun ekintzak. Gogoratu, dEZkontrolatu jardunaldiak aurrera jarraitzen dutela eta bertako hitzaldi guztiak Arraio Irratiaren webgunean dituzuela.

Bestalde, Ostegun honetan, Azaroak 22an eta atsaldeko 19’00etan. II. mugimendu tailerra izango dugu Artaziak taldearen eskutik. Gure gorputzaren kontzientzia hartu eta adierazi nahi duguna ikasteko tailerra izango dugu. Ariketa oso sinpleen bidez, burua eta gorputzaren artean ezarri diguten amildegia gainditzen lagunduko digun tailerra izango da honakoa.

Ostiralean berriz, Mikel Erguin, Urki Muguruza eta tekniko-pare paregabearen eskutik MUNSTROA antzerlana izango duzue ikusgai gaueko 22tan, dEZkontrolatu jardunaldien baitan. Antzezlan hau, 1878. urtean Zarautz, Orio eta getariarrek ehizatu zuten balearen ingurukoa da. Usteldu egin zen balearen istorioa da, baleak berak kontatua.

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*