Jantoki beganoa eta hitzaldia Gaztetxean

Etorri eta gozatu, Tito, P. Bong, Erik, Disjony eta Paulo chef ospetsuek (Vegan Culinary Center-etik zuzenenan etorritakoak) prestatu behar dituzten 2 plater eta postrearekin, non zorionez beraientzat giza animaliak ez direnak ezta beraien deribatuak ez dira izango protagonista. Barazki guztiak baratz ekologikoetatik edota barazki plaza maitagarritik lortzen saiatuko gara, garaiko barazkiak aprobetxatuz.
Hau dena, zure poza eta borondate ekonomiko xumeareren truke. Etekinik aterako balira, animalien eskubideen defentsarako erabiliko dira.
Hileko aurrenengo ostegun guztietan Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. 
Oraingo honetan, esan bezala, OTSAILAK 4, 20:30etatik aurrera.

Eta jantokiaren ostean, SHAC-eko kodeak izango dituu hitzaldia ematen.

IMG-20160202-WA0000

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*