Martxoaren 19an Veneno eta PatoPato taldeak zuzenean ariko dira Putzuzulo gaztetxean. Bartzelona hiritik datorren banda da Veneno. LP bat atera berri dute eta kontzertu batzuk emango dituzte hau aurkezteko. Martxoaren 19an zarautzen ikus/entzuteko aukera izango dugu. Beraiekin batera aspaldian ixilik zegoen Metralleta iragarri bazen ere, azkenean ez dute joko. Afitxa PatoPato taldearekin osatuko da.
“Akaso azken” bertsio gaua Putzuzulon!
Bertan parte hartu nahi dutenek festaren antolaketan parte hartu beharko du; besteak beste, barran txandak egiten, garbiketetan, materiala partekatzen eta abar. Izena emango duten guztiek parte hartu dezaten, gainera, talde bakoitzak gehienez ere hiru kanta jo ahalko ditu. “denok jo behar dugu zerbait gutxi batzuk dena jo ez dezaten”, nabarmendu dute. Bertsio Gaua antolatzeko bilera […]
Raglefant eta Horzdun taldeak Putzuzulon
Urtarrilaren 31ean bi talderen kontzertua edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean. Zarauzko Raglefant eta Hondarribiako Horzdun taldeak edukiko ditugu bertan.
RAS eta Betoe taldeak Putzuzulon
Urte berriarekin zarata doinuak ere badatoz Putzuzulora. Urtarrilaren 19an eta 19:00etatik aurrera. Alde batetik Tolosako RAS talde mitikoa edukiko dugu Gaztetxsko oholtzan, aurkezpenik behar ez duen taldea da hau. Eta bestetik, Venezuelatik biran datozen Betoe taldea ere edukiko dugu, distortsioz beteriko doinuekin.
Managaitz eta Fly Shit taldeek diska aur...
Managaitz eta Fly Shit taldeek elkarbanaturik atera duten LPa aurkeztuko dute Putzuzulon abenduaren 22an. Formatu berezia izango da gainera,bi taldeek eguerdiko 12:00etan joko dute eta. Honen ondoren gainera babarrun jan popularra egingo dute. Inork, bazkaritan geratu nahi badu, zaratazarautz@arraio.net helbidera idatz dezake