Bide berriak urratzera goaz errekan gora

Monthly archives for urria, 2010

Putzuzuloko 5. urteurreneko bideoa...

Putzuzuloko  5.  urteurreneko  bideoak  ikusgai  daude

Kosta baldin bazaigu ere sarean daude iada Putzuzuloren 5. urteurreneko bideoak. Lehen bideoa, ostiral honetan burutuko den Bertsio gauaren inguruan doa. Bigarrena berriz, Azaroaren 6an burutuko den Festa horteroaren inguruan doa. Hemen dituzue bideoak: Bertsio gaua: Festa horterua: Honez gain, Urriaren 30ko herri bazkariko txartelak salgai daude iada ohiko lekuetan.

Putzuzulo Amets Fabrikak 5 urte!!...

Putzuzulo  Amets  Fabrikak  5  urte!!!

Eta konturatzerako 5 urte pasa dira¬† 2005eko Urriaren 30ean, herriko 200 gazte inguruk, Lizundia ohial fabrika zaharra birziklatu eta bizia emateari ekin genionetik. Kulturalki, Zarautz eta Euskal Herri mailan erreferentzia garrantzitsua bilakatu da espazio hau. Mundu guztiko artistek koloreztatu dute gure oihal fabrika zaharra. Antolatu eta bizitzeko beste eredu baten aldeko apostua egin dugu eta […]

Seein Red, Extortion eta Metralle...

Seein  Red,  Extortion  eta  Metralleta  taldeen  kontzertua  Putzuzulon

Zarata kontzertuek etenik gabe jarraitzen dute Putzuzulo Gaztetxean eta datorren asteartean ere sekulako kontzertua izango dugu ZarataZarautzen eskutik. Urriaren 26an asteartean, abiadauraz beteriko kontzertua eskeiniko digute 3 taldek. Oraingoan, Holandatik datozen Seein Red talde mitikoa eta Australiako Extortion taldeak izango ditugu eta bi talde hauekin batera, herrikoak diren Metralletak ere joko du. Seein Red eta […]

Bi kontzertu interesgarri datorren...

Bi  kontzertu  interesgarri  datorren  asterako

Putzuzulo Gaztetxearen urteurrena baino lehen zer entzun eta ikusi dugu Gaztetxean eta adibide bezala datorren asteko kontzertu sorta da. ZarataZarautzen eskutik, bi kontzertu interesgarri ikusteko aukera egongo da Zarauzko Gaztetxean. Lehena, Urriaren 18an izango da, astelehenean eta bertan Donostiako Hell Division eta Estatu Batuetatik biran datozen Tragedy izango ditugu. Donostiarrek, 7 hatzbeteko binilo bat kaleratu […]

Antzerkia eta Zarata kontzertua P...

Antzerkia  eta  Zarata  kontzertua  Putzuzulon

Datozen egunetan, ekintza ugari izango ditugu Putzuzulo Gaztetxean. Urriaren 9an eta arratsaldeko 19:00etan egongo den Munstroa antzezlanaren estrenoarekin hasi behar dugu. ISTORIOAREN SINOPSIA HAUXE DA: Biziraupenak bultzaturiko heriozko lehia bortitza. Euskal Herrian ongi ezagutzen dugun gerra eternoa. Gure sustraietatik, gaur egungo euskaldunei eskeinia. Gizakia munstroaren aurka. Borroka epikoa. Beldurra, ausardia, noblezia, justizia, amorrua, inbidia eta […]

Artxiboak