Bide berriak urratzera goaz errekan gora

Monthly archives for ekaina, 2012

Hardcore kontzertua eta jantoki b...

Hardcore  kontzertua  eta  jantoki  beganoa  aste  honetarako

Pelaiosanak amaitu dira eta Putzuzuloko jardunak aurrera jarraitzen du nahiz eta Gaztetxea hankaz gora dagoen. Aste honetarako hardcore kontzertu oso interesgarria eta jantoki beganoa izango dugu. UZTAILAK 2 ASTELEHENA 21TAN ANXIETY ATTACK (FRANTZIA) http://buildmeabombrecords.bandcamp.com/album/self-titled-ep EDITH AND TWO MANS (BELGIKA) http://edithandtwomans.com/ AGENTX DO KHAUS (PORTUGAL) http://www.myspace.com/agentxdokhaus Eta ostegunean berriz… JANTOKI BEGANO MUNDIALA Etorri eta gozatu Tito, […]

“Gartxot” filma + Asis...

“Gartxot”  filma  +  Asisko  Urmenetaren  solasaldia,  astelehenean  Putzuzulon

Aupa Kaixo!! Astelehenean, Ekainak 18, izugarrizko ekitaldia antolatu dugu Putzuzulo Amets Fabrikan. “Gartxot” pelikula ikusiko dugu eta Asisko Urmeneta izango da gurekin hizketalditxo bat izateko prest. 21:30etan hasiko da pelikula eta ondoren solasaldia.

Putzuzuloko ekaineko Zine-foruma

Putzuzuloko  ekaineko  Zine-foruma

Putzuzuloko zine-forumak aurrera darrai. Pelikula bikainak pantaila handian eta doan ikusteko elkartzen gara eta zaletuen zerrenda ikaragarri ari da gizentzen. Laster kriston ekitaldia izango dugu gainera: Ekainaren 18an “Gartxot” ikusiko dugu eta Asisko Urmeneta izango da gurean pelikula aurkezten eta gure galdera zorrotzei erantzuten. Ez dakigu Putzuzulon nola kabitu behar dugun. Badakizue, zita, astelehenero 21:30etan […]

Jimmy Bananasen erakusketa Putzuzu...

Jimmy  Bananasen  erakusketa  Putzuzulon

Ekainak 11 astelehenetik hasita, ekainak 15 ostiralerarte, biak barne, Portugaleteko Txori marrazkilariak bere marrazkietako batzuk izango ditu ikusgai Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Egunero,arratsaldeko 17:00tatik 20:00tara egongo da ikusgai. Erakusketaren arrazoia, Bizkaitar honen lana ezagutaraztea da batez ere kontzertu, aldizkari etabarretako mundu mailan egin dituen lanak erakusteko. 40 lan izango ditugu ikusgai, A3an eta koloretan. Jende askok […]

Kontzertua, hitzaldia eta jantoki ...

Kontzertua,  hitzaldia  eta  jantoki  beganoa  Putzuzulon

Aste hau ere bero-bero dator eta ez eguraldiagatik. Jarraian, Putzuzulo Gaztetxean aste honetan egongo diren ekintzak. Ekainaren 4ean, astelehenean: Zine-Foruma: “Adaptation: El ladrón de orquídeas” pelikula haundia botako dugu. Astelehenero bezela, 21:30tan. Animatu! Ekainaren 6an, asteazkena: Punk kontzertua bi talderekin. Lehenik erdi Zarauztarrak diren Dictadura, diska berria aurkezten. Eta jarraian, San Frantziskotik (EEUU) Punk taldea, […]

Artxiboak