Bide berriak urratzera goaz errekan gora

Posts by Administrator

KOBAN taldea Arraio Irratiaren ur...

KOBAN  taldea  Arraio  Irratiaren  urteurren  festan

Arraio Irratiaren urteurren festaren barruan Koban taldea edukiko dugu Gaztetxean, Maiatzaren 26an,gaueko 22:00etatik aurrera. Kontzertuaren ostean gainera, DJ festa ere edukiko dugu gure zirku txikian. Gerturatu nahi duen edonork, sarrerak salgai ditu iada 5 eurorenZarauzko Arrano tabernan eta Garoa liburu dendan. Bizi ibili amaitu baino lehen

Angula Ustelak hitzaldia Putzuzulo...

Angula  Ustelak  hitzaldia  Putzuzulon

Maiatzaren 14an, astelehenean eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, ANGULA USTELAK hitzaldia edukiko dugu. Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen kasua jendarteratzeko Euskal Herriko 35 herritan hitzaldiak antolatu dituzte, Gipuzkoa Zutiken izenean. 2013an Donostialdeko erraustegia gelditu zuten Ainhoa Intxaurrandieta (GHKko lehendakari ohia) eta Iñaki Errazkin (Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohia) 2018ko irailean epaituko dituzte.

MICE taldea zuzenean Putzuzulon

MICE  taldea  zuzenean  Putzuzulon

Arraio Irratiaren 12. urteurreneko ekitaldiekin hasteko, MICE taldea zuzenean ariko da ostiralean Putzuzulo Gaztetxean, gaueko 22:30etatik aurrera. Miren Narbaizaren proiektua da MICE. Napoka Iria taldean hainbat urtez aritu ondoren, bakarkako ibilbideari ekin dio bere lehen disko honekin. Ahotsa, gitarra, looperrak, eta pedalak lagun, Joseba Baleztena eta Ilargi Agirreren laguntzaz. Mice  Urte luzez hainbat proiektutan ibili eta […]

Annes Zero eta Uther taldeak Put...

Annes  Zero  eta  Uther  taldeak  Putzuzulon

Apirilaren 22an Uther eta Annes Zero taldeak zuzenean ariko dira Putzuzulo gaztetxean, Zarautzen. Uther: “Argitu orduko iluna” lana atera berri du Uther taaldeak. Hamaika kantuz osatutako LP-a da, non kanta azkarrak eta zuzenak topa daitezkeen metal ikutu batekin. Annes Zero: Lille (Frantzia) aldetik dator Annes Zero taldea. Musikalki, hardcore giroak jorratzen dituzte.

Managaitz, Arrotzak eta Silent Er...

Managaitz,  Arrotzak  eta  Silent  Era  taldeak  Putzuzulon

Zaratazarautzek eta Arraio irratiak kontzertua antolatu dute Zarauzko gaztetxeann. Managaitz,Arrotzak eta Silent Era ariko dira zuzenean. Silent Era Oakland (kalifornia) aldetik biran datozte lagun hauek. Hardcore punk ikutu melodiko batekin bustiko dituzte gaztetxeko paretak. Arrotzak  Aski ezaguna gure artean talde hau. Melodia eta musika ilunak jorratzen dituzte, orain hirukote bezela, inoiz baino indartsuago.  Managaitz Aspaldi […]

Artxiboak