Martxoaren 21ean, ostegunean eta arratsaldeko 18:30etatik aurrera, “La trama del 4%” liburuaren aurkezpena izango da Putzuzulo Gaztetxean. Arraio irratiak antolatura, liburuaren egilea den Ahoztar Zelaieta kriminologoa edukiko dugu bertan. De Miguel auzia abiapuntu bezela hartuta, korrupzio kasu honen inguruan dagoen guztiaz jardun du egileak liburuan era guzti hau azaltzera hurbilduko zaigu Zarautzera.
You are browsing archives for
Kategoria: Hitzaldiak
“Euzkadi S.A.” liburu aurkezpena Gaztetx
Ostegun honetan eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Ahoztar Zelaieta izango dugu Putzuzulon bere “Euzkadi S.A. El gen corrupto del PNV” liburua aurkezten. Arraio Irratiaren 12. urteurreneko egitarauaren barruan burutuko da hitzaldia eta ondoren luntxa edukiko dugu.
Angula Ustelak hitzaldia Putzuzulon
Maiatzaren 14an, astelehenean eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, ANGULA USTELAK hitzaldia edukiko dugu. Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen kasua jendarteratzeko Euskal Herriko 35 herritan hitzaldiak antolatu dituzte, Gipuzkoa Zutiken izenean. 2013an Donostialdeko erraustegia gelditu zuten Ainhoa Intxaurrandieta (GHKko lehendakari ohia) eta Iñaki Errazkin (Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohia) 2018ko irailean epaituko dituzte.
Oñatiko gazteak Putzuzulon
Gamonalekonkideak ostiralean Putzuzulon
Ostiral honetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Burgoseko Gamonal auzoko kideak edukiko ditugu gurean hitzaldi batean.