Larunbat honetan, azaroaren 16an, 4 talderen kontzerua edukiko dugu Gaztetxean Arraio Irratiaren eta ZarataZarautz irratsaioaren eakutik. NIGHTWATCHERS (Toulouse), SOLID LINES (Burdeos), ARROTZAK (Getaria) eta TENUE (Galiza) taldeak edukiko ditugu bertan.
You are browsing archives for
Kategoria: Kontzertuak
Ekrixi eta Üther taldeak Putzuzulon
Putzuzulo Gaztetxearen 14en urteurrenaren barruan, hardcore kontzertua edukiko dugu Gaztetxean bertan, asteartean, azaroaren 12an. Bertan, Londreseko talde bat edukiko dugu, biran datorrena, Ekrixi taldea hain zuzen ere. D-Beat Crust doinuak egiten dituzte. Beraiekin batera, ingurukoak diren Uther taldea edukiko dugu.
Putzuzuloren 14. urteurreneko egitaraua ...
Hardcore kontzertua San Pelaioen ostean
Ekainaren 28an hardcore kontzertu itzela antolatu dugu Putzuzulon, San Pelaioei agur esateko aitzakia itzela! Bertan, Estatu Batuetatik biran datozen Korrosive taldea izango dugu. Eta beraiekin batera Total Arse Zarauztarrak eta Horror y Muerte taldeak ere egongo dira
Hardcore kontzertua Putzuzulon
Maiatzaren 1ean, asteazkenean hiru talderen kontzertua edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean. Antidoto talde Madrildarra biran etorriko dira Zarautzera, diska berria aurkezten gainera. Beraiekin batera Oñatiko Lokuria eta Zarautz eta Errenteria artean kokatzen den Paniko taldeak edukiko ditugu. Kontzertua 21:00tan hasiko da.