Ikaragarria, egundokoa… ez dugu hitzik astebete honetan gertatu den guztia deskribatzeko. Oilo ipurdia jartzen da pentsatzearekin bakarrik. Zarauzko gazteon indar eta ilusioz noraino iritsi gaitezkeen inork ezin du aurrekusi. Espero dugu bai zarauzko Udalari eta baita MUNOri ere herriarentzat egiten ari garen lan guztiak zer pentsatua emango diela gu hemendik bidali aurretik.

Oraingoz, bi argazki galeria berri gehitu ditugu: azaroak 1eko manifarena eta atzoko auzoen arteko herri kirol gehi skate-BMX delakoarena.

Galeria guztiak HEMEN ikus ditzakezue.