HITZAtik hartua:

Behin epailearen aurrean deklaratuta, epaileak zer erabaki zain geratu dira gazteak. Abokatuaren arabera, “zuzenean desalojoa erabaki dezake, baina baita gauza gehiago ere. Esaterako, eraikinaren jabearengana jo dezake, inolako arazorik ez dagoela esanez eta horrelakoekin. Dena dela, kontu horiek ezin dira jakin. Auskalo”.

Gaur goizeko 11:00etan zuen hitzordua Zarauzko gazte batek Azpeitiko epaitegian. Iragan urriaren 30ean Zarauzko 200 gazte inguruk aspaldian hutsik zegoen eraikin bat okupatu zuten, eta Zarauzko Gaztetxea sortu dute bertan. Okupazioaren egunean, eraikinaren jabeari hots egin zion telefonoz gazte batek, denen izenean, egindakoaren berri eman eta akordio batera iristeko borondatea agertuz.
Eraikinaren jabeak, ordea, salaketa jarri zuen, eta gaur deklaratu behar izan du telefonoz hitz egin zuen lagunak Azpeitiko epaitegian.
Urola Kostako HITZAk jakin ahal izan duenez, “deklarazioa ondo joan da, normal”. Epaileak ea lokala okupatu egin zen galdetu dio, eta gazteak baietz erantzun dio, 200 lagun inguruk okupatu zutela. Epailea ez da xehetasunetan sartu, eta aurrera egin du. Eraikinaren jabearen baimenik gabe bertan ezin dutela egon gogoratu du, eta horren jakitun direla nabarmendu dio gazteak, beti ere “eraikinaren jabearekin beste ahalegin bat egiteko asmoa” dutela nabarmenduz. Izan ere, Udalak bere burua gazteekin hitz egiteko ere eskaini duenez, balizko akordio bat adostu daitekeela, eta eraikinaren jabeari horren berri eman nahi zaiola aipatu da.
Era berean, eraikinean egiten diren ekitaldien berri ere eman dio gazteak. Segurtasuna ere izan dute hizpide, eta ea adin txikikorik ibiltzen den galdetuta, skate aretoaren eta honen funtzionamenduaren berri eman dio gazteak.
Abokatuaren hitzetan, “epailea ez da batere gogor aritu, eta batez ere eraikinaren jabeak planteatzen zituen kontuen inguruan egin dizkio galderak gazteari: segurtasuna, eraikinaren baldintzak eta antzekoak”.
Gazteak, horren Behin epailearen aurrean deklaratuta, epaileak zer erabaki zain geratu dira gazteak. Abokatuaren arabera, “zuzenean desalojoa erabaki dezake, baina baita gauza gehiago ere. Esaterako, eraikinaren jabearengana jo dezake, inolako arazorik ez dagoela esanez eta horrelakoekin. Dena dela, kontu horiek ezin dira jakin. Auskalo”.