BADATOR… DESALOJOAREN MAMUA

Espero genuen. Horrelakoak dira.

Atzo izan zen Putzuzulo Ametsen Fabriakaren itxiera ekar lezakeen epaiketa. Bertan MUNO kostruktorak, eraikinaren jabeak, gu bertan ez gaituela ikusi nahi esan zion epaileari. Udalarena omen da arazoa ez 5 urte baino gehiago lokal handi bat hutsik edukitzea eta gazte batzuk lokal horri bizitza ematea.

Batek esan zuen moduan: ez dago ikusi nahi ez duena baino itsu handiagorik. Eta MUNO ONCEko itsuak baino itsuago ari da jokatzen, Udala bezala.
Azken honek mintzakidetza eskatzen digu, beraiek nahi dutenaz, nahi duten lekuan eta nahi badute hitzegiteko. Eta gainera horri elkarrizketarako borondatea edukitzea deitzen diote.

Guk ez dugu ezer, baina dena dugu. Hilabete baino gehiagoko amets honek gauza asko irakatsi dizkigu eta ikasitakoa, bizitakoa, sentitutakoa hor geratuko da betirako. Ezingo duzue desalojatu.

Orain inoiz baino gehiago Gaztetxea defendatzeko deia egiten dugu. Gurea delako eta behar dugulako, eta batez ere eskubidea dugulako. Animorik beroenak Ametsen Fabrikara ohial zati bat eraman duen orori, auzokoei, gurasoei, herritarrei…

ยท Gaur, asteartea, 18:30tan asanblada
ยท Bihar, asteazkena, 19:00 prentsaurrekoa Gaztetxean. Esan zure gurasoei zurekin joateko!


OKUPA
AUTOGESTIOZ ETA OKUPAZIOZ AMETSAK EGI BIHURTU DITUGULAKO,
DESALOJORIK EZ!
PUTZUZULO BIZIRIK!

Gaztesarean eta HITZAn ere badago informazioa.

Readers Comments (5)

  1. bihar 7tan prentsaurrekoa gaztetxean!! abisatu ahalik eta jende gehienari!! herri guztia biltzea helburu!!!

  2. Animo la ostia eutsi goiai !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

  3. Iepa iepa!!!

    Bona nit bartzelon aldetik! Azkenian iritxi naiz, ta hemendik irakurri ditugun azken notiziak webgunian eztia oso pozgarriyak izan. Alare, hemendik, gure animo berona ta gogor eutsi gaztetxian!!!

    Altxu

    p.d.: Irratsaiua eztabil oso pin

  4. Olatu guztiak berdinak eztirelako…

    Pozte naiz (gea, goatu zuen webgunia ostatzeun tipuataz e bai!!! :P) zueire entzutiaz!

    Liburuana inda dao ๐Ÿ˜‰ Ta milasker kantagatik!!!

    Portzierto, larunbatian hemendik Kuraian kontzertua dao (17an, Guinardako CSOan!) , ta saiatuko gea Xakelan aldeko ta Putzuzulo Amets Fabrikan aldeko oihu bat eskatzen, ta albada, a koro gure ahotsen indarrakin!!!

    Kanta, earra!!

    Muxu bana denai!

    p.d.: tximas, irc-ana nola geatuan? ๐Ÿ˜› (euskalirc-en #xakela kanalan itxoiteit ;P )

  5. Horain da momentua denok zerbait emateko, gure gaztetxea defendatzeko!!!
    Espero det denon artian lortuko dugula

    animo!!!!!!!!!!!!

Leave a comment

Your email address will not be published.


*