HITZAtik hartua:

Zarauzko sei ikastetxeetan lanean aritzen diren 144 irakaslek Zarauzko Gaztetxeari buruzko idatzia sinatu dute. Antoniano-Oteitza, Inmaculada Ikastetxea, La Salle Ikastetxea, Lizardi Institutua, Orokieta Herri Eskola eta Salbatore Mitxelena Ikastolako irakasleak dira guztiak, eta «etorkizuneko zarauztarrak arduradunak eta askeak izatea nahi badugu», gazteei «autonomia osoz antolatuko dituzten espazioak eskaini behar» zaizkiela diote idatzian.

Urriaren 30ean okupatutako eraikina datorren urtarrilaren 10a baino lehen husteko agindua eman du epaileak, eta «herrian egunotan bizi dugun egoerak gure lanarekin harreman estua duelako» erabaki dute irakasleek iritzia ematea.

Gaztetxea dela-eta…

Honakoa da Zarauzko 144 irakaslek sinatutako agiria:

«Herriko irakasleak (eta hein batean hezitzaileak) garen aldetik, gaztetxeari buruz gure iritzia ematea erabaki dugu.

1.- Haurtzaroaren ondoren gizakioi deika datorkigun garaia da gaztaroa, eta bizialdi horretan sustraitzen dute gazteek beren nortasuna, autonomia eta banakotasuna.

2.- Konprenigarria da helduok gazteekiko eta beraien jokabide batzuekiko sarritan izaten dugun erreparoa edo ezin ulertua, baina gazte horiei konfiantza egiten eta, azken finean, elkar ulertzen saiatu beharko ginateke beste ezer baino lehen.

3.- Autonomia osoz antolatuko dituzten espazioak eskaini behar dizkiegu gazteei, etorkizuneko zarauztarrak arduradunak eta askeak izatea nahi badugu.

4. Herrian egunotan bizi dugun egoerak gure lanarekin harreman estua duelakoerabaki dugu gure iritzi hau ematea»


KONTZERTU GEHIAGO!

GABONAK