Aste berri bat.

Beste aste bati hasiera ematera goaz. Beti bezala eskertu aurreko asteko
ekintzak ain ederrak ateratzen lagundu zuten guztiei. Bai ostiral eta
larunbateko taldekide zein ikustera etorri zinetenoi. Beste behin ere oso
arrakastatsuak izan dira kontzertuk eta hemengo naiz estatuko talde
potenteez gozatzeko aukera bikaina izan genuen.

Aste honi begira ere gauza interesgarri asko antolatu ditugu. Gogoratu, ohi
bezela, ostegunean 18:00tatik aurrera malabar tailerra izango dela. Bertara
hurbiltzen denak malabaretako hainbat gauza ikasteko eta praktikatzeko
aukera izango du Mamarro taldearen laguntzaz.

Eta ostiralean 16:00etatik aurrera interpretazio taillerra. Bertan
interpretazioaren munduko hainbat ariketa egiten dira Apoa antzerki
taldearen eskutik. Horrela, pixkanaka pixkanaka, interpretazioaren munduan
sartu gaitezen; aukera bikaina gauza pila bat ikasteko!

Honetaz gain gogoratu asteazken honetan, maiatzaren 9, arratsaldeko 19:30etan
Kolonbiako egoerari buruzko hitzaldi bat izango dugula. Kolonbiar
komunitateen erresistentziaz hitz egitera etorriko da aurreko asteburu
honetan Donostiako Miramar jauregian hitzlari ibili den JEFERSSON OREJUELA
kolonbiarra. Miramar jauregiko foroaz gain hemen inguruan emango duen
hitzaldi bakarra izango da, beraz, galdu ezin daitekeen aukera dugu
eskuartean. Kolonbiako Cacarica komunitatetik dator eta bertako bizitzaren
berri emango digu. Benetan interesgarria eta galdu ezin daitekeen hitzaldia
maiatzaren 9an arratsaldeko 19:30tan putzuzulo amets fabrikan.

Maiatzaren 14ean, igandean, zine forumaren gerraren aurkako zikloko bigarren
emanaldia ikusi ahalko dugu. Aurreko astean ikusi berri dugun “Johny cogio
su fusil”-en ostean aste honetan “Apocalipse now” pelikulaz gozatzeko aukera
izango dugu. Francis Ford Copolaren filma 19:00tan hasiko da.

Eta astea amaitzeko Arraio Irratiaren iganderoko emisioa gabeko 10:00etatik aurrera. Ahuntzaren gaberdiko eztula internetez entzun dezakezue baina oso laster FMn!!

Beno ba, besterik gabe, aste interesgarri baten aurrean Putzuzulo
amets fabrikara etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Eta noski inork ezer
antolatzeko asmoa badu bertara etortzera animatzen zaituztegu. Ateak
irekiak daudelako edonorentzat!

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*