Egunon denoi!

Astelehena eta asteari indarberrituta ekiteko eguna!
Asteburu bikaina benetan pasa den hau. Bi kontzertu gogoangarri izan ditugu
bai ostiral eta baita larunbatean ere.
Erantzun/Afgnistan Yeyes split-aren aurkezpen kontzertua beroa bezain eroa
izan zen, lagunarte bikaina eta maila altuko kontzertua eskeini ziguten 5
taldeek.
Larunbatean berriz, goizean goiz lanari ekin zioten Arraioko kideek
12etarako Fm-ko emisioaz gozatzeko aukera izan genezan. Benetan txalotzekoa
berain lana eta dudarik gabe pozgarria hemendik aurrera irrati libre bat
izatea herrian. Egun osoko programazioak kontzertu batekin izan zuen
amaiera. Ok korral taldea berriz elkartu zen kontzertu berezi bat
eskeintzeko eta Sarris R&R Trios donostiarrekin batera doinu rockero eta
dantzagarriz goxatu zituzten hurbildu zen jendetzaren belarriak!
Asteburua amaitzeko, atzo igandea, autogestioaren inguruan bideo emanaldia
eta hitzaldia izan ziren Pirata-re eskutik. Oso interesgarria izan zen
dudarik gabe!

Aste hau ere ez pentsa nolanahikoa datorrenik, agenda bete betea aurkeztuko
dizuegu jarraian Putzuzulo amets fabrikatik:
Asteartean, gaztetxearen lehen hilabeteetan arrakastatsua izan zen astearte bidaiarien beste edizio bat izango dugu, bidaiazaleen egarria ase eta hemendik kanpoko hainbat txoko ezagutzeko aukera.
MAIATZAK 22 ASTEARTE BIDAIARIAK 20:00ETAN AITOR EGILETAREN ESKUTIK: URTE 1 MUNDUAN ZEHAR KULTUR EZBERDINETAN BARRENA.
4 KONTINENTEAK

Asteazkenean bideo forum-a dugu prestatua. EHGAM-en (Euskal Herriko gay-les
askapenerako mugimendua) eskutik, ELOI DE LA IGLESIAren omenez, bideo foruma
egongo da 19:00etan hastia.

Ostegunean berriz 6etan asteroko malabar tailerra izango da eta ondoren 20:00etan Oreretako Mikelazuloren dokumentala ikusi ahal izango dugu.
Ostegunean bertan Gaztetxeko internet gela zabalduko denez aurkezpen
prentsaurreko bat izango da eta Gnu-ko murala margotuko da internet gelan bertan. Zarauztarrok beraz, badugu hemendik aurrera software librearen inguruan erreferentzia izango den gunea.

Ostiralean asteroko tailerren barnean antzerkiak izan ohi du protagonismoa. 4etan elkartzen gara eta beraz hemendik deialdia antzerki gustoko dutenguztientzat, lotsak etxean utzi eta gaztetxera azaltzeko. Ez egin dudarik primeran pasako duzuela!

Larunbatean berriz emakumeen aldeko gaua dugu. Iragarrita zegoen antzerkia bertan behera gelditu den arren, Sorginakekoek kontzertua antolatu dute eta punta puntako taldeak izango ditugu ikusgai gainera:
MAIATZAK 27 LARUNBATA KONTZERTUA SORGINAK-EN ESKUTIK

21:00ETAN
TXIPARRAZTA
IZATE
AL JAZEERA

Beste aste bat borobiltzeko igandean, atzeratuta gelditu zen SENDEROS DE GLORIA filma eskeiniko dizuegu 19:00etan ohiko Zine Forum-ean eta ziklo antibelikoaren barnean.
Bestalde egun berean ORDENAGAILU ZAHARRAK BERZIKLATU ekimena egongo da. Egun guztian zehar, etxean hautsak janda ditugun ordenagailuak gaztetxera
eramateko dei berezia luzatzen dizuegu. Zure ordenagailu zaharrarekin egin dezakezun gauzarik onena horixe da, gaztetxera eramatea. Ez eduki etxean nohizbait beharko duzulakoan erabilpenik eman gabe, berzikla ezazu!

Gogoratu asteburuan berriz ere Arraio Irratiaren Fm-emisioari ekingo diogula
99.3 sintonian. Orain arteko saioez gain berriren bat ere izango da eta
beraz hainbeste zapping egin eta ezer gustokorik topatzen ez baduzu, ez egin dudarik. Piztu irratia!

Beti bezala informazio guztia hemen izango duzu.

Besterik ez, animo astelehenarekin. Besarkada bat Puzuzulo amets fabrikatik.

astekoa