ZarataZarautz-en eskutik Hardcore kontzertua larunbatean

Larunbat honetan, Maiatzaren 10ean, beste kontzertu bat dago iragarrita Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik 3 taldek joko dute bertan.

Bartzelonako Violent Headache talde mitikoaren kontzertua izango da. 90. hamarkadako Hardcore talde mitikoak bixita egingo du larunbat honetan, Maiatzaren 10ean, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Urte batzuk jo gabe egon ondoren berriz itzuli dira eszenatokietara eta Putzuzuloko kontzertu gelan ikusteko parada paregabea izango da larunbat hontakoa.

Bartzelonako taldeaz gain, Tolosaldeko RAS eta Galdakaoko Venereal Disease taldeak arituko dira. Kontzertua gaueko 21:30etan hasiko da eta sarrera 4 eurokoa izango da.

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*