DisCrust Kontzertua Putzuzulon

Urriaren 7an, asteartean, Hardcore kontzertu ikusgarria ikusteko aukera egongo da Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik.

Bertan, Donostialdeko HELL DIVISION taldea hariko da lehen. Ez da Zarautzen jotzen duten lehen aldia izango baina aurrekoetan bezalako kontzertu itzela ematea espero dugu.

Bigarren, Europar biran dagoean CHAKA Brasildarrak beraien D-Beata astinduko dute Putzuzuloko oholtzan. Brasildarrek, Urrian hasi zuten bira eta Euskal Herrian bi kontzertu emango dituzte, lehena Zarautzen eta bigarrena Bilbon.

Kontzertua, 23:00etarako amaitua egon beharko du astebarruko kontzertua baita, horregatik ikusi nahi duenak puntual etortzea gomendatzen da. taldekideek ere eskertuko dute ikusleak ordurako azaltzea! mila esker

kontzertua, crust, zarata

Readers Comments (2)

  1. zotz!! hau dek hau gauzak txukun itia!!

    lagun izoztua hormara!!! nahi baek ingoyau informatikako ikastaro bat!!

  2. Alejandro Agag 2008-10-03 @ 10:45

    Eskerrak behintzat batzuk web orri hau martxan egoteaz arduratzen garen. Portzierto, kontzertua itzela!!!!

Leave a comment

Your email address will not be published.


*