Eskulan eta erropa azoka MERKEA igande goizean

Kaixo!!

Urteberrion astero astero putzuzuloko email hauen bidez komunikatzen garen guztioi! 2009a bakain hasi genuen putzuzulon festa jendetsu eta politarekin eta urteberri honetan ere milaka gauza egiten jarraitzeko asmoa dugu. Gonbidapena luzatu nahiko genuke putzuzulon edozer gauza antolatu nahi duen ororentzat. Amets Fabrika denona da eta denok erabiltzea bizitza ematea denez hemendik GONBIDAPENA 2009an zehar putzuzulora gerturatzeko: kontzertu bat ikustera, festara, zinea ikustera, asanbladerata (asteazkena 19:00tan), afaltzera, lagunekin bazkaltzera, pote bat hartzera,… putzuzulo beste bi urtez bizirik izango da beraz orain aprobetxatu beharra dugu ametsak betetzen jarraitzeko.

Igande honetarako azoka antolatu dugu. Bertan eskuz landutako hainbat gauza eta erropa ere izango da salgai oso prezio merkean. Beraz… oraindik oparirik egin ez dezutenok … oraintxe guzue aukera merke merke zerbait topatzeko. Igande honetan 11tatik 14tara AZOKA putzuzulo amets fabrikan!!

Mila esker beste behin ere putzuzuloko egitaraua txintxo txintxo irakurri eta zabaltzen laguntzen diguzuen guztioi. Eta nola ez, ekintzetara eta ekintzetatik aparte gaztetxera gerturatzen zareten guztioi. Segi horrela!!

Readers Comments (2)

  1. ezta orduik onena baña tira animatu eta zabaldu !!!

  2. giro bikaina igande goizian putzuzulon….. azokatxua… musika pixkat.. futboliña eta xakelak hiltziakin ta halare girotxua sortu zan….
    tarteka inberreko plana da igande goizekua… ta asko hobetu daitekena!!

Leave a comment

Your email address will not be published.


*