ERANTZUN+ANESTESIA urtarrilak 17 22:30tan

kaixo lagunak!

kontzertu baten berri emateko zuzentzen gara zuengana beste behin ere. 2009a hasi da eta bada zer egin putzuzulo amets fabrikan. Gaurkoan hilaren 17an izango den kontzertuaren berri eman nahi dizuegu. Kontzertu bikaina antolatu baitugu urtarrilaren 17rako. Herriko bi talde izango ditugu zuzenean, ANESTESIA eta ERANTZUN. Kontzertu berezia izango da bi taldeentzat… ANESTESIAK bere azken diskarekin ekin zion birari amaiera emango dio. Terapia diskarekin Putzuzulon bertan eman zion hasiera birari eta hainbat urtetako geldialdia moztu zuten zarauzko gaztetxean bertan izan zen gau eta kontzertu gogoangarri batekin. Putzuzulo leporaino bete zen eta sartu ezinda ere geratu zen jende mordoxka bat. Orain, euskal herri osoan zehar geratu gabe jotzen aritu ostean Putzuzulora datoz bira amaitu eta zikloa amaitzera. Berezia izango da eta lehen kontzertu hura gozatu zutenek badakite zertaz ari garen. Bestalde ERANTZUNentzat ere kontzertu berezia izango da. Urria bukaeran disko berria atera eta zuzenekotan aurkezteko zirenean taldekide batek min hartu eta kontzertuak bertan behera utzi behar izan zituzten. Bi hilabetez kontzerturik eman gabe egon ostean iada prestatzen ari dira urtarrilaren 17an diska berria aurkezteko. Etxean, lagun artean eta geldialdiaren ostean inoiz baino gogo gehiagorekin arituko dira.

Beraz, besterik gabe, hemendik gonbita luzatua dago doinurik basati eta azkarrenekin gozatzera etortzeko Putzuzulo amets fabrikara. Etxeko bi talde negu hotza berotzeko asmoz.
Hona hemen hainbat bideo interesgarri

Anestesia:
Zarautzen putzuzulon zuzenean:
http://es.youtube.com/watch?v=oFBvTgkjeu4&feature=related
Hollywood abestia jotzen zuzenean:
http://es.youtube.com/watch?v=DAfrb-mU7ok&feature=related
Kontraesanak zuzenean algortako jaietan:
http://es.youtube.com/watch?v=mQtM18uBzdA&feature=related

Erantzun:
2006ko Europar birako argazkien bilduma:
http://es.youtube.com/watch?v=VI1TPMWqjXg
Valentzian zuzenean II.iberik kroket tour:
http://es.youtube.com/watch?v=C5IGaDAXNaM&feature=related
Liman zuzenean hegoamerika bustour:
http://es.youtube.com/watch?v=HfQ16aOpCO0

URTARRILAK 17, LARUNBATA    22:30TAN

ANESTESIA
webgunea
myspacea
+
ERANTZUN
webgunea
myspacea

Putzuzulo Amets Fabrikan

anestesia erantzun kontzertua zuzenean

MILA ESKER!

Readers Comments (3)

  1. handieeeeeeeeeeeeeeeee

  2. Egun bean, gogoatu AHT-ren aurkako manifa izango dala eguerdiko 12:00 tan Urbinako plazatik obretaraiño. Zarauztik autobusa antolatu da , beraz, apuntatu Arrano, Eguzki edota Gaztetxean bertan!!! Guztion konpromezua beharrezko da erokeri hau gelditu ahal izateko!!!!

    AHT GELDITU!!

  3. beste tramite bat, sin mas

Leave a comment

Your email address will not be published.


*