MILA ESKER BERTARATU ZARETEN GUZTIOI!!!

palestina_kontzentrazioa_09-01-09-txikipalestina_kontzentrazioa_09-01-10-010

Azken astetan Israelgo indar militarrak Gazan egiten ari diren sarraskia dela eta kontzentrazio bat antolatu dugu URTARRILAK 10, LARUNBATA 12:00TAN UDALETXE PLAZAN. Palestinar herritarrei elkartasuna adierazteko asmoz denoi luzatzen zaizue bertara agertzeko gonbitea. Munduko “agintarien” pasibitatea ikusirik herritarrok ezin gara heriotzen kopuruak nola gora egiten duten telebistaz ikusten egon. Telesail bat balitz jarraitzen ari gara gerra krudel hau. Mundua Gazara begira dago baina badirudi inorri ez zaiola hau dena gelditzea axola. Beraz, lagun, ama, aita, seme, alaba, lengusu, lankide, izeba… eta inguruko guztiei esan eta larunbatean zarauzko herria udaletxe plazan elkartu gaitezen Palestinarrei elkartasuna adierazteko eta Israeli gerra gelditzeko esanaz. Atzo hasitako 3 orduko su etena aurpegira parre egitea dela iruditzen baitzaigu. GERRARIK EZ!!

Mesedez, lagundu mezu hau ahalik eta gehien zabaltzen. Lagundu email hau posta zerrenda guztietara iristen. Lagundu ahoz aho inguruko lagun danak jakinaren gainean jartzen