Kaixo LAgunak!!!

Hementxe gara berriz ere zuen buzoi elektronikoetan barrena Putzuzulo Amets Fabrikako ekintzen berri emateko. Bihar kaletik zehar ibiliko gara Zarauzko Gazte Asanbladak egiñiko deialdiarekin bat eginez. ZAGA-k AHT izeneko makroproiektu eta suntsiketa salatzeko poteoa antolatu du herriko kaleetan zehar eta gonbitea luzatzen dizuegu 18:30tan Gaztetxetik aterako den poteora etortzeko. Kaleak girotuz AHTrik nahi ez dugula salatzeko.

Datorren hilaren 8a Emakumeen nazioarte eguna izaki aurten ere Zarauzko bilgune feminista eta Sorginak-ek ekintza ezberdinak antolatu dituzte herrian eta hona hemen datorren astean izango diren ekitaldi hauen agenda
EMAKUMEEN ASTEA

Martxoak 3: Bertsolaritza eta generoa mahaingurua 19:00tan gaztetxean.
Bertsolariak: Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Unai Muñoa.
Moderatzaile eta gai jartzailea: Egoitz Aizpuru

Martxoak 6: Sorgin gaua 22:30tan gaztetxean.Parodia, kortoak, proiekzioak…

Martxoak 7: Manifestazioa 12:00tan Udaletxe aurretik. Lema “Emakumeok gure gorputzaren jabe. Abortua libre eta dohain”.
Ondoren ekitaldia, triki poteoa eta 14:30tan emakume bazkaria Arrano elkartean. Txartelak salgai Eguzki eta Arranon.

Martxoak 8: “Eta Karmele?” antzezlana Iraia Elias eta Ainhoa Alberdiren eskutik 20:00tan gaztetxean

Eta hilaren 9an, astelehena gogotsu ekiteko, kontzertu bikaina izango dugu putzuzulon 21:00tatik aurrera: HOMBRE MALO taldea izango dugu putzuzulon. Oslotik zuzenean talde bezala lehen aldiz arituko dira Euskal Herrian baina eskarmentu handiko musikariak dira. Ictus, The sons of saturn edota La Casa Fantom bezalako taldeetan aritutako musikari hauek Putzuzulon bertan izanak dira aurrez. Stoner eta Rocking ikutuak dituen hardcore talde basatia. Aukera paregabea astelehena alaitzeko.

karmele-web

m8-egitaraua-1