Astelehena ere iritsi da berriz…. edo astelehenak berriz ere harrapatu gaituk eta hementxe gatoz ekintzaz beteriko aste ederraren ostean aste honetan izango ditugun ekintzen berri ematera. Martxoa martxoso dator eta aste honetan musikak garrantzi berezia izango du Putzuzulo Amets Fabrikan.

Martxoaren 13an, ostiralean  kontzertu berezia dugu. Bertan DIRTAÄ putzuzulotarrek beraien lehen diska aurkeztuko digute zuzenean. Duela egun gutxi beraien kabuz grabaturiko kantuak biltzen dituen cd-a aurkeztuko dute. Dirtaarekin batera donostiko IRON BATASUNA taldea izango dugu beste behin ere putzuzulon. Beraz aukera bikaina neocrust eta sludge grind doinuekin gozatzeko. 22:30tan hasiko da kontzertua.

Martxoaren  14an, larunbatean 12:00tan Txuri zarauztar presoa askatzeko elkartasun  ekimena egingo da eta 20:30tatik aurrera afarimerienda eta kontzertua izango da putzuzulon. Zarauzko BURUX LEE eta belgikako SILENCE MEANS DEATH taldeak izango ditugu. Burux lee, mantisa, folkcore eta pandemia taldeetako kideekin osatutako taldea dugu. Eskola zaharreko hardcorea lantzen dute… refused eta antzerako taldeen metal ikutua nahastuz. Silence means death belgikatik datoz eta crust iluna eskainiko digute.

Martxoaren 15ean, igandean astero bezala zine emanaldia izango dugu Putzuzulon. 18:30tan biltzen gara igandero. Animatu eta parte hartu!!

Honez gain, datorren ostegunean, martxoaren 19an , GAZTE TXOTX ospatuko degu eta putzuzulotik irteera egingo dugu sagardotegira. Animatzen denak asteazkenerako izen eman dezake putzuzulon. Asmoa sagardotegira bazkaltzera joatea da eta geo parranda egitea. denok elkarrekin jun eta buelta ahal degun moduan jejeje. Begetarianoentzat ere aukera badago beraz izen ematean jarri begetarianoa nahi dezutenok. Gure artean parranda in eta egun polit bat pasatzeko aukera. ANIMATUUUUUUUUUUUUUUU

Besterik gabe aste honetarako prestatu dugun egitaraua gustoko izango duzuelakoan mila esker putzuzulora gerturatu eta bizitza ematen diozuen guztioi eta jarrai dezagun Putzuzulo bizitzaz betetzen.

dirtaa_ironbatasuna

martxuak_14