Kaixo lagunak:
 
Zarauzko Gazte Asanbladaren eskuti, AHT-aren inguruko hitzaldi bat izango dugu bihar, asteartean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bertan, Mikel Alvarez (AHT gelditu elkarlaneko kidea) izango da hizlaria eta proiektuaren ondorio sozialak, ekologikoak eta ekonomikoak aztertuko dituzte. Honez gain, Otsailaren 28an Zarautzen burutu zen kalejiran herritarrek eginiko galdera guztiak erantzuten ere saiatuko dira.
 
Guzti hau, asteartean, Martxoaren 24ean eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango da.