AHT-aren inguruko hitzaldiaren  ondoren beste hitzaldi interesgarri bat izango dugu Putzuzulo Gaztetxean. Ostegunean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Gaur Egungo espetxe politikaren inguruan hitzegingo digute Ainhoa Baglieto abokatuak eta Fernando Arburua  preso ohiak.

Bertan, gaur egungo lege berriez, Parot doktrinaz, gaixo dauden presoen egoeraz eta beste hainbat gauzetaz hitzegingo digute. Hitzaldi hau, atzokoa bezala,  Arraio irratiak zuzenean emitituko du.

Beraz badakizue, ostegun honetan arratsaldeko 19:00etatik aurrera hitzaldi benetan interesgarria izango duzue Zarauzko Gaztetxean.