Kaixo lagunak:
 
AHT-aren inguruko eta Espetxe Politikaren inguruko hitzaldien ondoren eta Korrikako bazkari arrakastatsuaren ondoren, kontzertu interesgarri batekin gatoz aste honetarako.
 
Ostiral honetan, Apirilaren 3an, ZarataZarautz webgunearen aurkezpen kontzertua burutuko da Putzuzulo Amets fabrikan. Bertan, Zarauzko lau taldek hartuko dute parte.
 
Oholtza gainera igotzen lehenak izango direnak, EZEREZA taldea izango dugu. Zülo, Erantzun edota Metralleta bezalako taldeetan ibilitako jendeak, doinu melodikoak astinduko ditu kontzertu honetan. Hauekin batera, HUMILITATE, momentuko sentsazio Heavyenaren estreinua izango da. Folkcore, Erantzun eta Ira et Decessus bezalako taldeetan jotako edota jotzen duten partaideez osaturiko taldea dugu honakoa.
 
Egun berean joko duen beste talde bat MKT izango dugu. Zarauztar gazte hauek, beraien lehen lana aurkeztuko dute Gaztetxean. Egun asko daramatzate Putzuzuloko gela ezkutuenean maketa hau prestatzen eta ostiral honetan edukiko dituzte salgai. Amaitzeko, DISKOIRAA taldeak joko du. Distalegreko taldeak, bi asteko EEEUUropar bira bati ekingo dio ostiral honetan.
 
Beraz badakizue, ostiral honetan Zarauzko 4 talde interesgarri ikusteko aukera izango dugu gure herriko Gaztetxean, espero dugu bertan ikusiko garela. Hala ere, norbaitek azaldu ezin badu, Arraio irratitik zuzenean emititzen saiatuko gara.  
 
Milesker eta Muxuak
zaratazarautz_fest_2009