Astelehenean, Apirilaren 27an, State Poison talde Frantziarrak joko du Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Poison idea, Gauze edota Atrocious Madness taldeen ikutua duen hardcore oso gordina egiten dute eta bertan Vomit for Breakfast taldeko kideren batek ere jotzen du.
Beraiekin batera, Tolosaldeko R.A.S. taldeak ere joko du. Euskal grindcorearen historia bizi eta brutala da R.A.S. taldea.