Apirilaren 29an, asteazkena eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera bideo emanaldia izango dugu Gaztetxean. Arraio irratiaren eskutik “Deabru guztien urtea” bideo dokumentala ikusgai egongo da.

Eduardo Moreno Bergaretxe “Pertur”, ETA(Pm)-ko kidearen desagerketaren inguruan hitzegiten duen dokumentala dugu “El año de todos los demonios”. Angel Amigo zinema zuzendari eta ETA (pm)ko kide ohiak film hau aurkeztu zuen 2007an eta bertan, Perturren desagertzean estatu-terrorismoaren hipotesia indartzen da. Amigok bildutako informazioaren arabera, Pertur erakunde neofaxistekin loturak zituzten jendeek bahitu zuten, gero Espainiako agente frankisten eskuetan uzteko.

Filmak garai hartako ETAko buru batzuen deklarazioak eskaintzen ditu, eta Eugenio Etxebeste Antxoni -hainbat jenderen aldetik hilketa leporatu zaion etakideetako bati- bere bertsioa emateko aukera ematen zaio. Horrez gainera, Amigok filmerako, sumarioan parte hartu zuen italiar epaileetako bat, gertaera haien gainean lanean aritu ziren bi kazetari, Alain Etcheto Frantziako inteligentzia zerbitzuetako agentea eta Angel Ugarte Euskal Herrian CESEDeko (frankismoko zerbitzu sekretuetako) arduraduna izan zena, elkarrizketatu ditu.

bideo_emana_api_29