Berri tamalgarri batetaz ere informatu behar zaituztegu. Putzuzuloko kide bati epaiketa bat ezarri diote Maiatzaren 12rako, Putzuzulon izan zen okupazioaren harira. Epaileak, 4 hilabeteko isuna eskatzen dio, hau da, 1440 eeuuro gutxi gora behera.

Guzti hau salatzeko, Apirilaren 23an, Osteguna, Putzuzulon elkartuko gara 18:00tan pankarta eta oktabila batzuk egiteko.

Honez gain, Apirilaren 26an, Igandea, Zarauzko plaieroen finala izanik bertan izango gara epaiketaren inguruko informazioa banatzen eta salatzen. Amaitzeko, epaiketa egunerako hitzordu bat egingo da bertara azaltzeko eta gure lagunari babes osoa emateko.

OKUPAZIOA EZ DA DELITUA, ESKUBIDEA BAIZIK!!!!

EPAIKETARIK   EZ!!!

Gogoratu ere, Maiatzaren 8an, ostiralean eta arratsaldeko 18:30etatik aurrera, prentsaurrekoa eskeiniko dugula Putzuzuloko kideok.

Noizbait Putzuzuloko ekintzaren batean  partehartu izan baduzu azaldu zaitez.

epaiketa_handiya_web

okupazioa

okupatuuu