Bi kontzertu interesgarri aste honetarako

Badakigu mezu hau jasotzen duzuenean, asko ohean lo egongo zaretela San Pelaioen ajea pasatzen. Beste batzuk ere, lanean lo egongo zarete San Pelaioen ajea pasatzen. Festak itzel irten dira eta guk nahi dugun bitartean behintzat, hala jarraituko dute. Gu beti bezala Putzuzulon burutuko diren aste honetako ekintzez informatzen jarraituko dugu. Beraz badakizue, aste honetan ere, NON STOP!!

ZARAUZKO IRRATI ONENAREN eskutik, bi kontzertu interesgarriz gozatzeko aukera izango duzue, ostiralean eta igandean, biak ere estilo ezberdinekoak.

Ostiralean, Uztailaren 3an eta Arraio Blues irratsaioaren eskutik, 3. Arraio Blues gaua izango da Zarauzko Gaztetxean. Oraingoan, Ondarruko Tunnel 483 eta Valladolid aldeko Arizona Baby taldeak joko dute. Aurrekoetan bezala, kontzertu hau Arraio irratiak zuzenean emitituko du. Kontzertu hau, gaueko 22:00etan hasiko da.

Igandean berriz, Uztailaren 5ean eta ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, Punk kontzertu ikusgarri bat izango duzue. Bertan, La URSS eta Hyokkais taldeak joko dute. La URSS Granadarrek, hilabete bateko Europar bira ekin dute eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra Putzuzulokoa izango da. Hyokkaisekoak berriz, orain dela hilabete izan genituen Putzuzulon bere D-Beat doinuak astintzen. Kontzertu hau gaueko 21:00etan hasiko da, 23:00etarako amaitua egon behar du eta.

3arraio_blues_gaua

igandia_5

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*