Aurreko batean, ostiral honetan egongo den Dub kontzertuaz informatzen mezu bat bidali genuen. Oraingoan ordea, larunbatean, Uztailaren 11ean burutuko den kontzertu batez informatu nahi zaituztegu.

Larunbatean, gaueko 21:30etatik aurrera, hiru talde Punk Rockeroz gozatzeko aukera izango duzue Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Ondarruko Jonny Gerriwelt, Red District Punk Oi!! taldea eta Bergara eta Gasteiz inguruko Rombos Negros taldeek joko dute.

Beti bezala, gogoratu kontzertua 01:00etarako amaiturik egon beharko duela eta ondorioz, puntual hasiko dela guztia.