Uztailaren 22an, asteazkenean, Afraid talde Italiarraren bisita izango dugu Zarauzko Gaztetxean. Europar biran dabiltza Veronako hauek eta Uztaila bukaeran Euskal Herritik eta Espainiar Estatutik ibilko dira kontzertuak ematen. Hala ere, Zarauzkoa izango da Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra.

Beraiekin batera, Oriokoak diren eta Punk zikina lantzen duten The Sastre taldeak joko du.

Gogoratu behar dizuegu, gaurko kontzertua eta hau, gaueko 23:00etarako amaiturik egon behar duela. Ondorioz, puntual etorri ezkero, Putzuzuloko kideek eta taldeko partaideek asko eskertuko dute.

afraid-web