Kontzertua irailaren 29an

Irailaren 29an, asteartean, ZarataZarauzko lagunen eskutik, beste kontzertu Zaratatsu bat izanen duzue Putzuzulon. Bertan, Europa barrenetik datozen bi talde jardungo dira:

Mazedonia aldetik BERNAYS PROPAGANDA ikusteko aukera izango dugu. New wave oso dantzagarria egiten dute, Delorean edota Pandemia taldeen ildoan.

Alemania aldetik berriz, CIVIL VICTIM taldea dator. Eskola zaharreko Punk Hardcore freskoa egiten dute, galdu ezinezkoa alegia.

Kontzertua gaueko 21:00etan hasiko da, 23:00etarako amaiturik egon behar du eta.

irailak-29ona

Readers Comments (1)

  1. iepa kaixo!
    komentatzeko ba atzo bilera in zala gaztetxian II EMAYONK LORI PALA TXAPELKETAkoa eta kuadroak osatuta daude aurkarien segapotoko zenbakiak ere jarrita daude eta emendik aurrea ba zuen esku. partiduak 25 izango dia eta aurreneko fase hau hilaren 19 bukatuta izan beharko du 20an liga eta kopako faseak antolatu ahal izateko.
    besteik pe, eman egurra ta komentatu zuen partiduen egunak eta emaitzak.
    altza porru!!!!

Leave a comment

Your email address will not be published.


*