Kaixo lagunok!

Datorren astean bi zita garrantzitsu ditugu Putzuzulo Amets Fabrikan. Bi hitzaldi antolatu ditugu, astelehenean eta asteazkenean. Biak ere oso interesgarriak izango direlakoan putzuzulora gerturatzera gonbidatzen dizuegu. Astelehenean Alberto Arce kazetaria izango dugu, Gazan grabatu zuen dokumentala ikusgai izango da eta honen inguruan berarekin hitz egiteko aukera izango dugu. Asteazkenean aldiz Betty Matamoros Hondurasko estatu kolpearen aurkako frontearen nazioarteko arduraduna. Munduko bi gatazka gogor hauek gertutik ezagutzeko aukera bikaina. Asko eskertuko genuke mezu hau ahalik eta gehien zabaltzen lagunduko bazenigute.

Mila esker

hitzaldiak_putzuzulo