Kontzertuz betea dugu Putzuzuloko astebukaera

Espediente eta isunen gainetik, Putzuzulo Gaztetxeko ekitaldiekin buru belarri jarraitzen dugu. Astebukaera honetan zer ikusi eta entzun izango dugu herrian, ostiralean eta larunbatean, sekulako kontzertuak izango ditugu eta.
 
Otsailaren 19an, Ostiralean eta Arranopolako lagunei konpetentzia eginez, ZarataZarautz Fest II. izango dugu. Lehen edizioan bezala, bi eszenatokitan banatuta, Zarauzko 10 taldek joko dute, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat. Horrela, talde bakoitzak 8 abesti joko ditu. II. gerra honetan parte hartuko duten taldeak Metralleta, Diskoiraa, Ulu, Erantzun, Humilitate, Inor Ez, Burux Lee, MKT, Dirtaa eta Ezereza izango dira. Kontzertuaren ostean, Dark-aitz Doktorea egongo da gure belarriak zulatzen. Guzti hau, gaueko 22:00etatik aurrera izango da.
 
Otsailaren 20an, Larunbatean, Save The Van festa edukiko dugu. Zarauzko musika talde batzuek kontzertuetarako erabiltzen duten furgonetaren gastuak ordaintzeko antolaturiko kontzertua da honakoa. Hemen ere 6 talde jardungo dute. Erdi Zarauztarrak diren Dictadura, Bermeoko Los Brebes, Bergarako Fly Shit, Ñoñostiako Adrenalized eta Los Santos eta Alemaniarrez eta Bilbotarrez osaturiko Trlc3 taldea ariko dira gaueko 21:30etatik aurrera.
 
Beraz badakizue, musika txarraz eta konpainia txarragoaz gozatu nahi baduzue, zatozte Putzuzulora.

zaratazarautzfest_ii_10-02-19_web

save_the_van

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*