Gaztetxeko ekintzak aurrera jarraitzen dutela ere esan nahi dizuegu eta aste honetan ere zer ikusi eta zer entzun egongo da. Otsailaren 27an, larunbatean eta arratsaldeko 18:30etatik aurrera, PUTZUZULOKO I. ZIRKO GALA izango dugu. Ekintza oso potentea izango da antolakuntza eta artista aldetik. Haur eta helduentzako espektakulua izango da, uztai aereo, suzko malabareak, Klownak eta dantza ugari egongo da bertan eta ahalik eta oiartzun gehien eman nahi diogu Putzuzulo haurrez eta helduz betetzeko!!
 
Gauean berriz, Hip-Hop kontzertua edukiko dugu. Bertan, Altzako Bunker 13, DJ KA eta Real y Unicos & DJ Yanu egongo dira. Kontzertua gaueko 22:00etatik aurrera izango da.

izirkogala_web

hip_hop