Astebukaera honetan zer ikusi eta entzun izango dugu Zarauzko Putzuzlo Gaztexean Sorginak eta Zarauzko Bilgune Feministaren eskutik.  Urtero bezala, aurten ere Sorginak Emakume Gazte Asanbladako kideek gaubela ikaragarria prestatu dute: Antzerkia, dantza, bideoak..dj korta y pega..sorpresak……

Martxoak 5ian, ostirala, Putzuzulo gaztetxian iluntzeko 22.30tatik aurrea antolatu duten Sorgin Gauean parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu beraz! Hortaz ez ahaztu, ta bakizue, gau zoragarri bat igaro nahi ezkero martxoak 5 ostirala, 22,30tan danok gaztetxea!

Honez gain, kontzertu itzela egongo da Martxoaren 6an, larunbatean, Mostros eta Las hijas de la evasion taldeekin.
 
Emakumez osatutako taldea da Las Hijas de la evasion, las vulpes eta antzerako taldeen punk gordina lantzen dute. Mostros taldea berriz, Argentinan jaiotako eta Mallorkan gorpuztutako talde basatia da.  Momentuko punk-rock talderik onena eta zuzeneko bortitza taularatzen duen laukotea. Aurrez ere izan dira Lezoko Txerrimuño, zarauzko putzuzulo amets fabrika, Bermeoko Aritzatxu Rock jaialdian eta beste hainbat lekuetan jotzen… baina denbora pixkat pasa da azken aldiz etorri zirenetik eta hemen datoz beste behin Euskal Herrian sua pizteko gogoz. Maky, Larry, Alejo eta Juanmi (ex-cerebros exprimidos) dira taldea osatzen dutenak. 2000.urtean sorturiko taldeak ibilbide luzea egin du argentinan, espainian eta europan zehar birak eginez. 2 CD, LP1 eta split ep bat atera dituzte eta beraiek dira Flying peluca izeneko disketxearen atzean dabiltzanak. Zuzenean ikusi dituenak badakite zertaz ari garen. Hasieratik bukaeraraino arnasa harzteko tarterik usten ez duen R&R festa!

sorgin_gaua

mostrosweb