Arraio Irratiaren 4. urteurrenaren ostean bueltan gatoz ekintza gehiagorekin. Aurten ere Uztaro kooperatibatik Udaberri festa bikaina antolatu dute Zarautzen. Kontsumo arduratsua bultzatu eta baserrien biziraupena bermatzeko asmotan, agroekologia eta autogestioa dituzte oinarri. Beraien proiektua herritarrei zabaldu eta umore onez egun eder bat pasatzeko, egitarau dotorea prestatu dute. Denok gonbidatuta zaudete!
Egitaraua:

11:00. Hamaiketakoa Udaletxe plazan
12:30. Batukada eta barra-mobilaz bueltaxka koloretsua herrian zehar
15:00. Bazkari goxo-goxoa Putzuzulo gaztetxean
(Helduak 9€ eta haurrak 5€)
Bazkalostea bertsolari musikatuek girotuta
19:00. Triki-poteoa Barrena eta Agostirekin
21:30. KONTZERTUAK
Legañas en las Pestañas
http://www.myspace.com/ruidokorrosivo
HipoteKAOS
http://www.myspace.com/hipotekaos
Tacumah
http://www.myspace.com/tacumah
Rude KNK eta The Zestones (Riddim berria aurkezten!)
http://www.myspace.com/argizulo
http://rudekanka.wordpress.com/
DJ Korta y Pega
http://www.myspace.com/dj_korta_y_pega
ANIMATU!! bertan ikusiko gara!

uztaro