Antzerkia eta Zarata kontzertua Putzuzulon

Datozen egunetan, ekintza ugari izango ditugu Putzuzulo Gaztetxean. Urriaren 9an eta arratsaldeko 19:00etan egongo den Munstroa antzezlanaren estrenoarekin hasi behar dugu.

ISTORIOAREN SINOPSIA HAUXE DA: Biziraupenak bultzaturiko heriozko lehia bortitza. Euskal Herrian ongi ezagutzen dugun gerra eternoa. Gure sustraietatik, gaur egungo euskaldunei eskeinia. Gizakia munstroaren aurka. Borroka epikoa. Beldurra, ausardia, noblezia, justizia, amorrua, inbidia eta norgehiagokaren koktelak, gizakia, beste behin, hondamendira eraman zuenekoa. Auzokoaren miseriak axola galdu zuenekoa, norberaren duintasuna bukaeraraino defendatzearen truk. Nor da noblea, nor munstroa, norbere izen ona jokoan dagoenean? Oraingo honetan, historia, galtzaileak kontatzen du…

HISTORIOA KONTATZEKO MODUA, ORIGINALA ETA MULTIDISZIPLINARRA DA; DANTZA, KANTUA, INTERPRETAZIOA, MISTERIOA, TRAGEDIA, UMOREA, ITSASOA, LURRA, ZERUAK… 12 URTETIK GORAKOENTZAT, GEHIENBAT.

Honez gain, Urriaren 11ean, astelehenean, Zarata kontzertu itzel bat edukiko dugu Gaztetxean, ZarataZarautzen eskutik. Gaueko 20:30etatik aurrera, Deathraid, Sin Logica eta Kontrasocial taldeen kontzertua izango da.

Hiru taldeak Europar biran dabiltza egun hauetan. Deathraidekoak, Estatu Batuetatik datoz eta Disrupt edota State Of Fear bezalako taldeetan ibilitako jendez osaturik dago. Kontrasocialekoak berriz, Indonesiarrak dira eta Sin Logica Suitzarrekin batera dabiltza biran.

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*