Euskarasteko ekitaldiak, kontzertua eta Heavy gaua

Putzuzulon etenik gabe jarraitzen dugu. Sekulako astebukaera baten ostean oraindik ere ekintzaz beterik jarraitzen dugu.

Hasteko Abenduaren 14ean EHE-ren dokumentala egongo da ikusgai;  “Izan, egin, eragin.”, eta ondoren honi buruzko solasaldia izango dugu dokumentalaren zuzendari eta EHE-ko arduradunarekin. Hau dena 19:00tan Putzuzulo gaztetxean izango da.

Abenduaren 17an berriz, ostiralean, gaueko 22:30tan kontzertua emango dute Mobydick eta Giranice-k, Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan.

Mobydick, oraintxe bertan Villa de Bilbao txapelketako finalera iritxi da, kitarra soil eta ahots ikaragarri batekin. Jende asko txundituta utzi dute bere kanta indartsu eta batipat, ahots potente, sendo eta lakarrak. Giranice berriz, eremu oso ezberdinetan ibilitako musikariak bildu dira proiektu berri honetan, hauetako batzuk, lehen ere Saudade taldean elkarrekin ibiliak. Kanta berean erritmo eta matiz aldaketa bortitz zein leunak uztartzen dituzte melodia batek gidaturik. Mezu baten ordez, egoera bat transmititzeko helburuarekin egiten dute iturri oso desberdinetatik edaten duen musika instrumentalista. Honetarako, rockean oinarritzen diren gitarren gainetik bibolin batek gidatzen du kantaren ildoa.

Honez gain, Heavy gau bikain bat edukiko dugu Abenduaren 18an, igandean ZarataZarauzko lagunen eskutik. Bertan, Usurbilgoak diren Mendeku Itsua eta Su Ta Gar taldearen bertsioak egiten dituen Su Ta Ke taldea izango dugu. Eta gauari amaiera paregabea emateko, DJ Gamel edukiko dugu gure belarriak zulatzen.

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*